’27 urte ez dira ezer’ dokumentaleko irudi bat
Zintzilik Irratiaren historia eta herriarenak bat egingo dute 27 urte ez dira ezer dokumentalean. Hain zuzen, igande honetan, hilak 30, emango dute, 18:30ean, Errenteria-Oreretako gaztetxean.
Zintzilik Irratia 80eko hamarkadan sortu zuen, eta irrati libreen filosofiarekin bat eginez, hedabide ofizialetan ahotsik ez zutenei ahotsa eman zien. Zentzu horretan, herriko borroka sozial eta politikoaren zati baten bozgorailu izan zen irrati librea, eta hori islatzen da dokumentalean.