Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurrean, bi adierazpen instituzional onartu ziren joan den astearteko udalbatzarrean: Bildu eta Errenteria Ezkerrarena bat, eta EAJrena bestea.
Bildu eta Errenteriako Ezkerraren adierazpenean, herriko gizarte eragileei helaraztea biltzen zen.
Hala, udalak adierazpen hori helarazi die eragileei, eta babesa adierazi nahi izanez gero,
alkatetza[abildua]errenteria.net helbidera helarazi behar da.