14 lanpostu prest ditu Irungo Udalak langabeentzat
Irungo Udalak jakinarazi du, enplegua sustatzeko programaren barruan 14 lanposturen eskaintza prest duela. Apirilaren bukaeran hasiko lirateke lanean lanpostu horiek beteko dituztenak, bost hilabeteko epealdiarekin. Horiek lortu nahi dituztenek Lanbiden eman behar dute izena, eta Bidasoa Bizirik-ek egingo dut hautaketa prozesua. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako ekimena da lan programa hori.
Honakoak dira bete behar diren lanpostuak: lan brigadarako hiru lanpostu; basozaintzarako hiru postu; erresidentzia laguntzaile hiru postu; hirugarren adinekoen instalazioen mantenurako lanpostu bat; poliziaren instalazioen mantenurako lanpostu bat; udal biltegian lan egiteko bi lanpostu; udal artxiborako administrari laguntzaile lanpostu bat.
14 kontratazio horiek urtarrilean egin ziren beste hamarrei gehitu behar zaizkie.