PSE-EEk errepublikaren mozioaren kontra bozkatzea kritikatu du Ezker Anitzak
Astearteko udalbatzarrean Errepublikaren gaineko mozio bat eztabaidatu zuten zinegotziek, Errenteria-Orereta III. Errepublika babesten duten herrien zerrendari batzeko eta apirilaren 14ean udaletxean bandera errepublikanoa jartzeko. PSE-EEk aurka bozkatu zuen, eta Ezker Anitzak jarrera hori deitoratu du: “PSE-EEren azken konferentzian onartutako ‘tradizio kultural eta politika errepublikanoa’ atzean utzi zuen, eta monarkiaren aurkako apustua baieztatu zuen”.
Horrez gain, PSE-EEk egindako adierazpena kritikatu du, eta zehazki, mozioa ez puntu zehatz batzuetan, baizik eta bere osotasunean ez konpartitzea.
Errepublikaren aldeko apustua ezin dutela PSE-EErekin batera egin adierazi du, “gutxienez, Errenterian”, baina egunetik egunera pertsona gehiagoren babesa dutela gaineratu du, “baita talde horretako militante eta jarraitzaileak ere”.