Marrazo bat jaio da Hondarribian
Hondarribiko Endanean tiburoi bat jaio da, eta bertan bizi da. Loreez gain, etxerako arrainak ere saltzen dituzte Endanean, eta egun gutxi batzuren buruan hazitegiko izarra bihurtu da. Oraindik txikia da, ordea, marrazoa, hogei bat zentimetrokoa. Bihar, erreportajea argitaratuko du Oarso Bidasoko Hitzak, papereko edizioan.