Lau jardunaldi, olinpiada bat
Larunbatean hasi eta maiatzaren 10ean bukatuko dira 2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadak. Lau egunez burutuko dira, hilaren 29an, apirilaren 13an eta 27an, eta maiatzaren 10ean; apirileko bi datak igandeak dira, beste biak larunbatak. Egun bakoitzean zein proba egingo den zehaztu dute dagoeneko: martxoaren 29an herri kirolak, apirilaren 10ean ginkana, 27an hondartza eta itsasoko probak, eta azken egunean, kultur ekitaldiak.
Maiatzaren 10ean festa handia izango da Zumardian, olinpiaden itxiera ekitaldiarekin. Aurretik txapelketako azken probak burutuko dituzte: gastronomiari lotutako bat —oraindik zehaztu gabe—, bertso proba, karaokea eta twister erraldoia. Bertso proba bazkalostean izango da eta talde bakoitzari gaia bazkaldu aurretik pasatuko diete.
Probak bukatuta kontzertuak antolatuko dituzte. Festa mundiala espero da, olinpikoa.