Ikasleak LOMCEren kontra
https://www.youtube.com/watch?v=YgM5hLaleVA&feature=youtu.be
Oarsoldeko hainbat zentrotako dozenaka ikasle Errenteria-Oreretan bildu dira, Ikasle Abertzaleek deitutako LOMCEren kontrako greba egunean, lege horren inposizioa salatzeko.
Oarsoaldeko hainbat zentrotako ikasleek greba egin dute Espainiako Gobernua bultzatzen ari den LOMCE legearen kontra. Ikasle Abertzaleek deitu dute greba, hezkuntzan dagoeneko ezarri dituzten eta LOMCErekin ezarriko dituzten inposizioak salatzeko.
Dozenaka ikasle bildu dira Herriko Plazan, eta bertan elkartu dira inguruko herrietako zutabeak. Handik manifestazioa egin dute erdialdeko kalean barrena.
Ondoren, LOMCEk ekarriko dituen aldaketak irudikatzeko performance bat egitekoak ziren.