Oarso Bidasoko Hitza-k trataera berezia emango die larunbatean hasiko diren Hondarribiko Herri Olinpiadei eta atal berezia prestatu du hondarribia.hitza.info webgunean.
Oarso Bidasoko Hitza-k trataera berezia emango die larunbatean hasiko diren Hondarribiko Herri Olinpiadei eta
atal berezia prestatu du
hondarribia.hitza.info webgunean. Bertan, egunetik egunera sortzen den informazio guztiaren berri emango du eta konpetizioen ondorengoari garrantzia handia emango zaio. Argazkiak, bideoak eta elkarrizketak jasoko ditu Hitza-k, baita lehiaketetako kronikak ere, umore puntu batekin idatziak.
Dagoeneko hainbat material dago ikusteko olinpiadetako atal berezian, hala nola, garai bateko olinpiadetako argazki galeria bat, Judas Arrietak olinpiadetarako propio marraztutako komikia, egutegia, lehengo olinpiadetako abestia…
Nahi duenak
RSS bidez harpidetzeko aukera izango du eta, hala, atala berritzen den aldiro horren informazioa jasoko du posta elketronikoan, blogean, edo nahi duen euskarrian.