Gure Esku Dago aurkeztuko dute asteburuan Antxon eta Donibanen
Igandea eguerdian egingo dute Donibanen Gure Esku Dago herri dinamikaren aurkezpena, Santiago plazan. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo duten giza katea osatzeko metroak salduko dituztela iragarri dute. Aurretik trikitilariak egongo dira, eta plaza bertan panel informatibo batzuk jarriko dituztela esan dute. Aurkezpenaren ondoren bertaratutako guztiek argazkia egingo dute. Antxon, larunbatean da aurkezpena, 12:30ean, Gure Zumardian. Antxon ere, metroak saldu eta argazkia egingo dute. Pasaiari eta Lezori 87. kilometro da dagokie -Sakanako Lakuntzan-. Metro bakoitzak 5 euro balio du, eta Pasaiatik 400 bat lagun bildu behar ditu hara jateko.