Galarza-Montero bikoteak irabazi du aurten Jaizkibel elkarteak urtero antolatzen duen mus txapelketa. Erzibengoa-Goldarazena izan zituzten kontrario, eta Alberto-Ion eta Ibon-Carlos hirugarren eta laugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. 20 bikotek parte hartu dute azken lau astetan jokatu duten txapelketan. Sari banaketa lehengo larunbatean egin zuten.