Zea Mays, Capsula eta We are the Standard taldeak dira irailaren 27rako Men of Rock Musika Elkartea antolatzen ari den Irun Rock Jaialdian jotzeko lotu dituzten lehen taldeak. Apirilan lehen 500 sarrerak jarriko dituzte salgai 15 euroan.

Zea Mays taldeak joko du Irun Rocken
Zea Mays, Capsula eta We are the Standard taldeak dira irailaren 27rako Men of Rock Musika Elkartea antolatzen ari den Irun Rock Jaialdian jotzeko lotu dituzten lehen taldeak. We are the Standard bandak, gainera, The Clashen moldaketak egingo dituztela esan dute antolatzaileek.
Joan den ostiralean aurkezpen festa egin zuten Tunk aretoan eta bertan Los Coronas, Boogie Van, Frank, La Bona Dea eta Banda Crucero taldeek kontzertua eman zuten.
Hilaren 27an egingo da aurtengo Irun Rock jaialdia, egun bakarrean eta Ficoban. Apirilan lehen 500 sarrerak jarriko dituzte salgai 15 euroan eta aurrerago, ekainean, kartela osatuko duten gainontzeko taldeak ezagutuko dira.