Soinu Zahar Txapelketan 39 dantzarik hartuko dute parte
Igande honetan, hilak 30, Soinu Zahar Txapelketa izango da Elizalde Dantza Taldeak antolatuta. Elorsoro kiroldegian izango da txapelketa, 11:00etatik aurrera. Guztira 39 dantzarik parte hartuko dute, horietatik 11 oiartzuarrak izango dira. A sailekoak eta B1 sailekoak lehiatuko dira igandeko txapelketan (A sailean hamazpi eta B1 sailean 22).
Hauek dira txapelketan parte hartuko duten oiartzuarrak: A sailean, Nahia Mitxelena, Lohitzune Telleria, Elene Sesen eta Allende Urritegi. B1 sailean, Katerin Artola, Izaro Telletxea, Naroa Etxebeste, Ihintza Zapirain, Katixa Oiartzabal, Oihane Iriarte eta Lide Galdos.