Pasaia KEren ereserkiaren grabazioa prestatzen ari dira
http://youtu.be/2kFN-mIDQY8
Atzo elkartu ziren Antxoko kantu jirako kideak Azokan, zeregin batekin: Pasaia Kirol Elkartearen ereserkia euskaraz grabatu nahi dute, eta hori entseatzeko lanean dabiltza. Atzo, kantu jiraren zuzendariaren esanetara, abestiaren azken zertzeladak entseatzen ibili ziren hasieran abeslariak, grabazio batekin.
Atzo elkartu ziren Antxoko kantu jirako kideak Azokan, zeregin batekin: Pasaia Kirol Elkartearen ereserkia euskaraz grabatu nahi dute, eta hori entseatzeko lanean dabiltza. Atzo, kantu jiraren zuzendariaren esanetara, abestiaren azken zertzeladak entseatzen ibili ziren hasieran abeslariak, grabazio batekin. Ondoren dena zuzenduko duen Mikel Mate joan zen entsegura; hark abeslariak nahiz musikariak zuzenduko ditu. Ereserki horren letra Koldo Izagirrek egin du.
Litekeena da grabazioa datorren asteko larunbatean egitea. Egun horretarako dena prest izango dute.