Muñagorri, Txinzerren Interneteko atariaren aurkezpena egin zenean
Miguel Angel Muñagorri Txingudi Zerbitzuak-eko (Txinzer) kudeatzaileak erretiroa hartu duela jakinarazi du erakunde publikoak. Hala, kudeatzaile berria kontratatzeko baldintzak zehaztu berri ditu Irun eta Hondarribiko ordezkari politikoek osatzen duten Administrazio Kontseiluak
1990an hasi zen Muñagorri Txingudi SA erakundeko kudeatzaile bezala lanean —1997an aldatu zioten izena—. Txinzerrek nabarmendu du Muñagorrik kargua utzi duela “San Anton urtegiak 25 urte bete dituenean eta uraren zikloa osatuta dagoenean”.
Azken urteetan polemika batzuk izan dira Txinzerrek egindako uraren kudeaketagatik eta talde ekologistek hainbat salaketa jarri dituzte, besteak beste, Irustako zentral hidroelektrikoaren gestioagatik eta Jaizkibelen Txinzerrek egindako zundaketengatik. Azaroan, Ebroko Konfederazio hidrografikoak isuna jarri zion erakundeari, “Endara errekaren emari ekologikoa ez errespetatzeagatik”; arrazoi beragatik Txinzerrek azken urteetan jaso duen hirugarren isuna izan zen.