Grimm anaien eleberrian oinarritutako antzezlana emango dute, ostiral honetan, hilak 28, Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:00etatik aurrera:
Hansel eta Gretel txokolatezko etxean. Antzezlan hori haurrei zuzenduta dago, zehazki, 5-9 urtekoei.
Glu-glu ekoizpenak konpainiarena da
Hansel eta Gretel dira istorio horren protagonistak. Basoan galduta ibili ondoren, txokolatezko etxea aurkituko dute. Bertan sorgin maltzurrak giltzapetuko ditu, beranduago jateko asmoz. Hasiera batean, pozez zoratzen aurkitu zuten etxea, eta jateari ekingo diote han bizi den emakume atsegin baten baimenaz. Baina atsegina zirudien hori, sorgin maltzurra da.
Ipuin originala errespetatuko du antzezlanak, baina gaur eguneko osagai eszenikoak eta musikalak erantsiko dizkiote.
Sarrerak3 euroan eros daitezke kulturgunean, eta dagoeneko salgai daude.