
Furgoneta bat, sarreran
Hondarribiko hondartzako aparkalekurako sarbidea moldatu du udalak, ibilgailu altuen sarrera mugatzeko. Facebooken argitaratu duten argazki honetan ikusi daitekeenez, furgonetak justu-justu kabitzen dira. Kontuz, beraz. Sartu aurretik irratiko antena kendu eta gurpilak pixka bat hustu, badaezpada.