Euskaldarrak-en gastronomia erakusketaren aurkezpena.
Astelehenean hasi eta apirilaren 10era arte luzatuko da Euskaldarrak elkarteak urtero antolatzen duen gastronomia erakusketa, eta aurten 29. ekitaldia izango du. Oarsoaldeko 24 elkartek parte hartuko dute lehiaketa horretan, eta egunero —astelehenetik ostegunera izango dira lehiak— hiruna elkarte ariko dira sukaldean. Apirilaren 12an egingo dute afaria, eta bertan banatuko dituzte sariak.
Vicente Saez epaimahaiko buruaren arabera, erakusketa hori ez litzateke aurrera aterako elkarteei esker ez balitz, eta eskerrak eman zizkien euren partaidetzagatik. Era berean, partaideen sukalderako kezka ere nabarmendu zuen, eta sukaldari profesionalen moduan sukaldaritza “erakutsi eta zabaldu” egiten dutela. Gaineratu zuen teknika berriak sartzen ari direla, “plater tradizionalak ahaztu gabe”.
Elkarte bakoitzak bina ordezkari aurkeztu beharko dituela jakinarazi zuen Saezek, eta sukaldari ez profesionalak izan behar dutela. Elkarteko plater bat aurkeztu behar dutela gaineratu du, eta elaborazioa eta osagaien aukeraketa askea dela. Hori bai, platera osorik elkartean egin beharko dutela adierazi du. Horretarako, 16:30ean ager daitezkeela elkartean azaldu du, baina puntualak izateko eskatu zien, eta platerak 20:30erako aurkezteko.
Erakusketa
Platerak aurkezteaz gain, elkartera hurbiltzen direnek hainbat produktu probatzeko aukera izango dute, horretarako, hainbat enpresek jarriko dituzte eskura euren jaki eta edariak.
[box]
Egitaraua
Martxoak 31, astelehenena
- Elkarteak: Txepetxa, Ostarte, Hnos. Camino
- Erakusketa: Delicaia, Eizagirre txakolina eta Costa laranjak.
Apirilak 1, asteartea
- Elkarteak: Txintxarri, Euskaldarrak, Batasuna
- Erakusketa: Bacalaso Donibane Fish eta Egiluze sagardotegia.
Apirilak 2, asteazkena
- Elkarteak: Landare, Altzate eta Bukagaitz
- Erakusketa: Talogileak, Biañi harategia, Estrella de Galicia (Oarsoarrak)
Apirilak 3, osteguna
- Elkarteak: Yola, Ixkulin eta Itsasmendi
- Erakusketa: Lasarteko Aduriz, Comercial Goñi, Lizarralde (Ramon Bilbao upategia)
Apirila 7, astelehena
- Elkarteak: Lore Txorta, Niessen eta La Armonia
- Erakusketa: Luma Gorri, Uriña harategia eta Distribuciones Sein Izarra
Apirilak 8, asteartea
- Elkarteak: Ondarra, Alkartasuna eta Gau Txori
- Erakusketa: Avinor eta Amstel 1870
Apirilak 9, asteazkena
- Elkarteak: Aldeguna, Lagunak eta Bizardia
- Erakusketa: La gula del norte, Comercial Alai, Berri (Martinez Corta upategia)
Apirilak 10, osteguna
- Elkarteak: Kilkerrak, Gure Toki eta San Huberto
- Erakusketa: Frutas Rosarito, San Prudencio upategia
[/box]