Ohiko plenoa izango da bihar
Martxoko udalbatzarra izango da bihar ilunabarrean, 19:00etan. Hamazazpi puntu jarriko dituzte mahai gainean.
-Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
-Laikotasunari buruzko mozioa.
-SOS Arrazakeriak aurkeztutako mozioa.
-Añarreko bidearen zati bat konpontzeko desjabetzepenean urgentziazko aitorpena egitea eta espedientearen jarraipena.
-Hitz Hots elkartearekin hitzarmena berritzeko proposamena.
-Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneari “Oiartzuarren baitan” proiektua buruzeko 2014ko diru-laguntza onartzeko proposamena.
-Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Arraztalo elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.
-Arraztalo elkarteari diru-laguntza emateko proposamena.
-2013ko likidazioaren berri ematea.
-Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Departamentuaren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, informazio lagapenerako.
-OKISAri diru laguntza emateko proposamena.
-Oarsoaldeari 2013ko ekarpenak.
-Alkateorde bati arduraldi esklusiboa onartzeko proposamena.
-Udaletik kanpoko erakundeetan udal ordezkarien aldaketa.
-Aurreko urteetako isunak baliogabetzeko proposamena.
-Beste organoen jardueraren jarraipena.
-Eskari-galderak.