Jaizkibeleko formazioak ezagutzeko ibilaldirako osteguna baino lehen eman behar da izena
Ostegun honetan, hilaren 27an, bukatzen da epea Mintzalaguna proiektuaren barruan Jaizkibeleko formazio geologiokak ezagutzeko antolatu duten mendi ibilaldirako izena emateko. Denentzat irekia da, nahiz eta lekuak betez gero Mintzalagunekoek lehentasuna izango duten. Lau orduko ibilbidea izango da, geldialdiak aparte. Izena emateko deitu 688 86 53 98 telefono zenbakira.