Irungo Udala: "Alardearen gaia gizarte gaia da, ez berdintasunekoa"
Berdintasun Planaren gaineko kezka agertzeko agerraldia ostegun goizean izan bazen, eguerdian agiria bidali zuen udalak esanaz plan horretan «lehen aldiz» alardearen gaia lantzen dela, eta bertan agertzen den testua dela alardeaz hitz egin zen udalbatzar batean onartu zen mozioa, «mozioaren testuaren arabera egin zen III. Berdintasun Planean Alardeari erreferentzia egiten dion epigrafea».
Udalaren arabera, Alardekoa «gizarte arazoa» da, «ez da berdintasunekoa. Jai ekintza bat bizitzeko eta ulertzeko bi modu daude, bietako bat ere ez da baztertzailea. Planean Alardeari buruzko erreferentzia hori bozeramaileen batzordeak gehiengo zabalez onartu zuen»