Gaurtik aurrera erosi ahal izango dira EMKEren bandak eta Donostiako Orfeoiak emango duten kontzerturako sarrerak. Kontzertua apirilaren 5ean (larunbata) izango da, 20:30ean, Fatimako parrokian.
Sarrerak 10 euroan daude salgai kulturgunean, baina
EMKEren webgunean ere eros daitezke, 10,90 euroan.
EMKEk gonbidatu du orfeoia elkartearen 150. urteurrena dela eta. Sainz Alfarok zuzenduko ditu egun horretan, eta dagoeneko piezak lotuta dituzte. Bandak Jesus Guridiren
El caserío-ren sarrera joko du, baita Tomas Araguesen
Gallarda eta Hans Zimmerren
Gladiator ere. Abesbatzak eta bandak Iñaki Urkizuren
Kantaldia, Jesus Guridiren
Eusko Irudiak, Vicente Behobideren
Rapsodia vasca eta Alexander Borodinen
Danzas polovtsianas de El príncipe Igor interpretatuko dituzte.