Udalak bi administrari kontratatuko ditu bost hilabetez lan egiteko
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Udalak laguntzeko tokiko enplegu planaren barnean, Hondarribiko udalak bi administrari kontratatuko ditu bost hilabeterako. Interesdunek apirilaren 1a baino lehen egin behar dituzte eskaerak BAZ bulegoan. “Ezinbestekoa izango da Hondarribian erroldatuta egotea 2013ko azaroaren 19a aurretik, baita langabezian egotea ere”, esan dute udaletik. Administrazio eta finantzetan goi mailako zikloa edo horren baliokidea, Euskara eta informatika eskatzen da.