Super Kopako azken proban urrea lortu du Maialen Ramos judokak eta kadeteen rankineko lider da
Ama Guadalupekoa Judo Taldeko Maialen Ramos kirolariak urrezko domina lortu zuen asteburuan Fuengirolako (Malaga, Andaluzia) Juan Gomez kiroldegian egin zen Espainiako Super Kopako proban, -63 kiloetan. Bere pisuko rankineko lehen postura igo da Ramos eta maiatzean egingo den Kadete Mailako Espainiako Txapelketan parte hartuko du.
Ama Guadalupekoa Judo Taldeko Maialen Ramos kirolariak urrezko domina lortu zuen asteburuan Fuengirolako (Malaga, Andaluzia) Juan Gomez kiroldegian egin zen Espainiako Super Kopako proban, -63 kiloetan. Finalerdietan Sara Ortega madrildarra kanporatu zuen wazari-z eta finala Maria Victoria Serrano Alacanteko judokaren aurka jokatu zuen. Immobilizazio ippon batekin nagusitu zen irundarra, urrezko domina lortuz.
Fuengirolako garaipenaren ostean, bere pisuko rankineko lehen postura igo da Ramos eta maiatzean egingo den Kadete Mailako Espainiako Txapelketan parte hartuko du. Malagako proba sailkapen zuzena lortzeko azken aukera zen eta sailkapen nagusian dauden pisu bakoitzeko lehen hiru judokek lortu dute Espainiako Txapelketarako sailkapen zuzena.
Larunbatean egin zen Super Kopa, baina Ramos ez da asteartera arte itzuliko etxera, Espainiako Judo Federazioak antolatutako stage-an geratzeko gonbidapena egin baitzioten.