Marlaxkak hirugarren bukatu du xakeko Ohorezko Mailako liga
Gipuzkoako Xake Ligako Ohorezko Mailan jokatu duen Hondarribia-Marlaxka A taldeak hirugarren postuan bukatu du lurraldeko taldekako txapelketa. Azken jardunaldian Zarauzko Iriondo A bigarren sailkatuari 3-1 irabazi zion Hondarribiko lehen taldeak eta sailkapenean haiekin berdintzea lortu zuten.
29,5 puntu pilatuta, Anaitasuna Kakute A igo da Euskal Ligara eta haren atzetik 25,5 punturekin hiru talde sailkatu dira, Iriondo, Marlaxka eta Eibar. Oarsoaldeako ordezkariak, Mundarro-Orereta taldeak, zortzigarren bukatu du liga, 20,5 punturekin.
Lehen Mailako Hondarribiko taldeak, Marlaxka B-k, 1-3 galdu zuen taldeko txapeldunaren kontra, Gros Dren kontra, baina mailari eutsi dio. Bigarren Mailan ere porrota izan zuten hondarribiarrek baina helburua bete zuten, maila horri eusteko puntu erdia behar zutelako eta hori bera, 0,5 puntu lortu zuten Txaturangaren kontra.
Bukatzeko, Hirugarren Mailako igoera fasea jokatu duen Hondarribia-Marlaxka E-k 0-4 galdu zuen Alfil B-ren kontra. Modu txarra izan zen liga amaitzeko baina klubeko arduradunek gaztetxoek denboraldian egindako “lan txukuna” nabarmendu zuten.