Lekuona pareko aparkalekua ezingo da erabili
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Dantzagunea Lekuonan jartzeko obrak direla eta, maiatza amaiera arte ezingo da Lekuona parean dagoen aparkalekua erabili.
Horri irtenbide bat ematearren, Olibet-Ugarritzeko zonaldeko baimenduei erdialdeko (1 zonaldea) eta Iztietako (2 zonaldea) zonaldean aparkatzea baimenduko zaiela jakinarazi du, maiatza amaiera arte.