Jon Davoz eta Vicky Gorrizen Mitsubishi Lancer Evo IX autoa izan zen azkarrena larunbatean Hondarribian egin zen VIII. Rallysprintean. 18 minutu eta 44 segundo behar izan zituzten 8,5 kilometroko ibilbideari hiru itzuli emateko. Zazpi segundoko tartea atera zioten Txus Jaiori (BMW 320) eta 25 segundo Aingeru Castrori.
Jon Davoz eta Vicky Gorrizen Mitsubishi Lancer Evo IX autoa izan zen azkarrena larunbatean Hondarribian egin zen VIII. Rallysprintean. Faboritoetako bat zen Davoz, Gabiriako proban bigarren geratu baitzen Aingeru Castroren BMW M3tik dezima batera. Hondarribian, Davozek 18 minutu eta 44 segundo behar izan zituen 8,5 kilometroko ibilbideari hiru itzuli emateko. Zazpi segundoko tartea atera zion Txus Jaiori (BMW 320) eta 25 segundo Castrori.
Azken pasadan lortu zuen Davozek garaipena, lehenengo bietan hirugarren geratu eta gero. Bigarren manga eta gero Jon Zuazua zen denen aurretik, baina hirugarrengoan huts egin zuen eta zortzigarren posturaino jaitsi zen.
Hondarribiko proba Euskadiko Txapelketako bigarrena izan denez, eta Aingeru Castro hirugarren postuarekin konformatu behar izan zenez, Davoz eta Gorriz jarri dira Euskadiko Rallysprint Txapelketako sailkapeneko lehen postuan.
Zozketako zenbaki sarituak
Hondarribiko rallysprintarekin batera zozketa egin zuen larunbatean Sardara Automobilismo Elkarteak eta dagoeneko lau sarituen berri eman dute. Honako zenbakiak dira saritutakoak:
- 0562. Bi lagunentzako afaria Kaiela jatetxean.
- 1427. Bi lagunentzako afaria Kaiela jatetxean.
- 0062. Bi lagunentzako gau bateko egonaldia Postigu nekazalturismoan.
- 2149. Bi lagunentzako gau bateko egonaldia Postigu nekazalturismoan.