Irungo Ezker Batua-Berdeak: "Onartezina da alardearen gaia berdintasun planean ez egotea"
Irungo Ezker Batua-Berdeak koalizioarentzat “onartezina” da alardearen gaia III. Irungo Berdintasun Planean ez egotea, eta gainera, esan du plan horretan alardeari dagozkionaren egungo irakurketa “partziala eta okerra” dela: “Gobernu taldeak uste arazi nahi duena da alardearen arazoa ez dela diskriminazio eta berdintasun kontua, pentsatzeko era ezberdinen arteko talka baizik”.
Koalizioak salatu du Elhuyarrek planteatutako diagnostikotik, plana egiteko parte hartze prozesuan ibilitakoei pasatutako txostenean alde nabarmenak daudela, “eta gainera, plana egiten ibili direnen ekarpen asko alboratuak izan dira, eta horietako askoren iritziak alardearekin zuten harremana”. Horrela, taldeak eskatu du Elhuyarren zirriborroa Berdintasun Batzordeak jaso dezala berriz ere, eta gaia alde teknikotik azter dadila.