Irunen kalean edariak kontsumitzeko proposamena azalduko dute ostalariek
Irungo Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak antolatuta, batzarra egingo dute hilaren 29an (larunbata da), 17:00etatik aurrera Ospital Zaharreko bilkura aretoan. Bertara ostalariak joango dira, azaltzeko kalean edariak kontsumitzeko landu duten proposamena. Izan ere ordu jakin batetik aurrera, debekatuta dago Irungo kaleetan edariak kontsumitzea, hau da, tabernen kanpoaldean edaten aritzera.
Ostalariez gain, bizilagunen plataformako kideek ere euren iritzia emango dute. Ondoren, herritar orori emango diete hitz egiteko aukera.