Allerruren 50. urteurrena ospatu dute lezoarrek
Gainezka egin zuen ostiralean Bekoerrotak Allerruren 50. urteurrenaren ospakizunaren harira. Sutargi, Aiton Borda, Atzeko Ate eta Parrokiko abesbatzek bat egin zuten eta haiek zabaldu zuten urteurrena ospatzeko ekitaldi ofiziala. Harmailak beterik, txaloka jarraitu zuten ikusleek Allerruren himnoa jo eta abestu zutenean. Lezoarrekin batera izan ziren Errealeko jokalari Elustondo eta Canales, Gipuzkoako Futbol Federazioko Presidentea Juan Luis Larrea,bertako idazkaria, Patxi Gabilondo, eta udalaren izenean Ainhoa Zabalo alkatea eta Mikel Arruti zinegotzia. Ekitaldiaren barruan Allerruren ekipazio berria eta taldearen ikur berria ere aurkeztu zituzten. Allerruren lehen garaietara jo zuten, bestalde, Lezoko elkartearen historia egiteko. Ondoko bideoan Manchester City taldeko jokalariak agertzen dira, Allerru zoriontzen.
http://youtu.be/WiVye28xono
Gainezka egin zuen ostiralean Bekoerrotak Allerruren 50. urteurrenaren ospakizunaren harira. Sutargi, Aiton Borda, Atzeko Ate eta Parrokiko abesbatzek bat egin zuten eta haiek zabaldu zuten urteurrena ospatzeko ekitaldi ofiziala. Harmailak beterik, txaloka jarraitu zuten ikusleek Allerruren himnoa jo eta abestu zutenean. Lezoarrekin batera izan ziren Errealeko jokalari Elustondo eta Canales, Gipuzkoako Futbol Federazioko Presidentea Juan Luis Larrea,bertako idazkaria, Patxi Gabilondo, eta udalaren izenean Ainhoa Zabalo alkatea eta Mikel Arruti zinegotzia. Ekitaldiaren barruan Allerruren ekipazio berria eta taldearen ikur berria ere aurkeztu zituzten. Allerruren lehen garaietara jo zuten, bestalde, Lezoko elkartearen historia egiteko.
Zorion agurrak ere jaso zituen Allerruk Errealeko entrenatzaile Jagoba Arrasate, eta Ansotegi, Elustondo eta Bravo jokalarien aldetik. Errelaekoak ez ziren bakarrak izan, Manchester Cityko jokalarien zorion agurra ere jaso zuten Allerrukoek. Txistulariak, Traban taldea eta dantzariak ere izan ziren elkartearen mende erdia ospatzeko ekitaldian.