86 pertsona gehiagok erosi dute Gure Esku Dagoren metroa Irunen
Atzo Gure Esku Dago egitasoaren barruko metroak erosteko aukera izan zen Irunen. Horren antolatzaileek jakinarazi dute 86 pertsona gehiagok bat egin dutela egitasmoarekin, horiek denek erosi zituztela metroak atzo. Hortaz, ekainaren 8an Iruñea eta Durango artean egin beharreko burujabetzaren aldeko giza katea indarra hartzen ari da apurka.
Horren harira, Gure Esku Dagok adierazi du asteazkenetan 18:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 12:00etara egongo dela aurrerantzean metroak erosteko aukera, Kale Nagusiko bosgarren zenbakiko lokalean.