VIII. Rallysprinta egingo dute larunbatean
Sardara Automobilismo Elkarteak antolatuta, Hondarribiko VIII. Rallysprinta egingo dute larunbatean. 15:30etik 22:00etara. Irteera hondartzako aparkalekuan egingo dute eta sari banaketa San Pedro kalean. Kronometratutako tartea honakoa izango da: Pierre Landhe Kalea, GI-3361, Guadalupeko bitarteko auzo bidea eta GI-3440 Errandonea jatetxea bitarte.