Urdanibiako azokan postuak dituztenek hobariak izango dituzte udal tasan
Irungo Udaleko Ogasun batzordeak udalbatzarrera eramango du Urdanibia plazako larunbatetako azokan postuak jartzen dituztenei hobariak emateko aukera udal tasan. Hobari hori %50ekoa izango da. Izan ere, Urdanibia plazan biziberritze lanak egiten ari dira, eta kalte hori arintzeko eramango dute proposamen hori plenora.
Urdanibia inguruko tabernari eta komertzioen jabeei ere antzeko neurriak ezartzeko asmoa du udalak. Horien kasuan ere udalbatzarrak hartu beharko du erabakia. Azokaren kasuan, Dolores Salis aldera bideratu dute azoka.