San Markoko mendi lasterketa prestatzen ari da EAT Errenteriako Atletismo Taldea. Aurten apirilaren 27an izango da, baina dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Horretarako
www.atleticorenteria.com webgunera jo behar da. Apirilaren 25era arteko epea dago. 14 euro balio du.
Proba 09:30ean abiatuko da Errenteriako udaletxetik, eta 11,5 kilometrokoa izango da. Desnibela 600 metrokoa izango da. Txipak aurretik banatuko dituzte, 08:00etatik aurrera, udaletxeko arkupeetan.
Gazte (1998-1994), Senior (gizonetan 1993-75 artean jaiotakoak eta emakumeak 1933-80 artean jaiotakoak) eta Beterano (gizonak 1974tik gorakoak eta emakumeak 1979tik gorakoak) mailetan banatuko dituzte korrikalariak. Maila bakoitzean, lehenengo hiru sailkatuentzat garaikurra izango da.
EATek parte hartzaileei eskatu die edertasun naturak handiko parajeetatik pasatuko direla, eta horrenbestez, hori zaintzeko eta kontrol guneetatik kanpora ez botatzeko zaborra. Hori saihesteko hornitze guneetatik gertu zaborrontziak jarriko dituztela jakinarazi dute.
Arropa garraiatzeko zerbitzua eta autobusa izango direla jakinarazi du, era berean, antolakuntzak. Furgoneta hori 09:30ean abiatuko da, eta helmugan kontsigna zerbitzu bat egongo da.
Entrenamendu gidatuak
EATek jakinarazi duenez, entrenamendu gidatuak izango dira hilaren 30ean (igandea) eta apirilaren 6an (igandea). Udaletxeko arkupeetan elkartuko dira, 08:00etan. Maila askotako taldeak izango direla aurreratu du.