Pasaiako Portu Agintaritza, futbol 7ko irabazlea
Bigarren fasea amaitu da, Errenteriako Futbol 7 Txapelketan. 50 taldek parte hartu dute (850 jokalari), eta guztien artean Pasaiako Portu Agintaritza nagusitu da; bera izan da Lehenengo Mailan, bigarren faseko txapelduna. Amets Pub geratu da bigarren.
Lehenengo Mailara igoko dira, berriz, Askasibar autoak, Forest Pioneer eta Nu flow Euskadi. Bigarren Mailara igoko direnak Ciclos y caravanas Oiartzun, Huracan Team Junior, Bar Rodri, Autoservicio Beraun, Salami FC eta Irubide taberna.
Mailaz jaitsi direnei dagokionez, lehenengotik bigarrenera jaitsi dira Laket taberna, Albañileria Dorronsoro eta Instalaciones Saizar; bigarrenetik hirugarrenera, berriz, Torpedo, Foreigners, Herboristeria Paki, Con 8 Basta, Naranja Mecanica eta Grupo SIE.
Hirugarren eta azken fasea, hurrengo igandean, hilak 30, hasiko da.