Asteartean udalbatzarra egingo dute Arizabalon
Martxoko plenoa asteartean egingo dute, Donibanen, Arizabalon, 19:00etatik aurrera. Gai zerrendan hiru mozio aurreikusi dituzte: EAJk aurkeztutakoa, Eskalerillasen igogailua eskatzeko; et Pasaiako Ezkerrak aurkeztutako biak; Garoñaren itxierari buruzkoa lehena, eta Erregistroaren Pribatizazioari buruzko bigarrena.
Horrez gain, taxi zerbitzuari buruzko ordenantzari hasierako onarpena ematea aurreikusita dago.