Samina azaleratu dute
Andina Pereiraren hilketak eragindako samina agerian geratu zen atzo, Errenteria-Oreretan. Herriko emakume taldeek eta talde feministek deituta, hamarnaka herritar azaldu ziren Mungian ustez bikotekide ohiak hildako Pereiraren hilketa gaitzesteko.
Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deituta, Oiartzun nahiz Errenteria-Oreretako elkarretaratzeetara joateko deialdia egin zieten eskualdeko herritarrei.