Niessengo Dantzaguneko ateak irekiko dituzte
Astelehenean herritarrek aukera izango dute Niessen kulturguneko 1. solairuan ireki duten Dantzagunea bisitatzeko, 17:00etatik 21:00etara. Behin-behinean egongo da Dantzagunea Niessenen, Lekuona eraikinean egiten ari diren obrak bukatu bitartean.
Solairua egokitzeko obrak bukatu dituzte jada, eta udalak aurreratu duenez, martxoan Artelekutik atera eta Niessenen sartu ahal izan dute dantzariek.
Bestalde, Lekuonan ere lanak hasita daude. Horiek 2016rako bukatzea espero dute.
Proiektu hori udalak aldundiko Kultura Departamenduarekin sinatutako protokoloaren harira egin dutela gogorarazi du udalak.