Neighbor taldeak kontzertua emango du larunbatean (hilak 22) San Pedron, 19:00etan, udal aretoan. Holandatik datorren bikoteak,
Ura patrikan diskoa aurkeztuko du. Pop eta folk doinuak jorratzen dituen bikotea da Neigbhor. Maite Larburu biolin jotzailea (Hernani) eta Josh Cheatham kontrabaxu eta biola jotzaileak osatzen dute bikotea. Antzinako musikaren arloan trebatutako musikariak dira biak, baina tradizio klasikotik salto egin eta gitarra eta ahotsaz baliaturik kantu propioak sortu ditu bikoteak. Horiek aurkeztuko dituzte etzi San Pedron.
Kontzertuaz gain, Txintxua Films produktoraren azken lanak film proiektutako dituzte. Hauxe egitaraua:
- Koldo Almandozek zuzendutako Hubert Le Blonen Azken hegaldia
- Asier AltunaK zuzendutako Soroa film laburrak
- Asier Altunak eta Javi Agirrek eginiko Neighbor taldearen “ezin” bideoklipa