Hilaren 8an hiru miaketa egin zituen HONDAE elkarteak Jaizkibel mendian, ustez, Ptolomeo geografoak II. mendean Afroditaren tenplua kokatu zuen eremuan. Hiru miaketa txiki egin zituzten baina eraikin handi baten arrastoak aurkitu zituzten. Urteagak eraikin handia dela eta Karlistada garaiko defentsa lerroarekin zerikusirik ez duela nabarmendu du. HITZA bertan izan zen HONDAEko kideekin batera eta bihar kontaketa egingo du papereko edizioan.
Hilaren 8an hiru miaketa egin zituen HONDAE elkarteak Jaizkibel mendian, ustez, Ptolomeo geografoak II. mendean Afroditaren tenplua kokatu zuen eremuan. Hiru miaketa txiki egin zituzten baina eraikin handi baten arastoak aurkitu zituzten. Urteagak eraikin handia dela eta Karlistada garaiko defentsa lerroarekin zerikusirik ez duela nabarmendu du: “Horma handia da, ondo egina. Zerbait aurkitu dugu eta itxura oso ona du. Metro bateko zabalera du hormak”.
Ikusitakoa ikusita indusketa zabalago bat egingo dutela aurreratu du arkeologoak, “hormaren alboan baina hormarekin batera, eta hor saiatu materialak edo ikatza aurkitzen, eraikina datatzeko”. HITZA bertan izan zen HONDAEko kideekin batera eta bihar kontaketa egingo du papereko edizioan.
Urteaga Jaizkibelen, aurkitutako arrastoak dokumentatzeko garaian