Josu Elberdinen 'Ametsen bidea' estreinatuko dute Gasteizen
Igandean, Arabako XXIII Haur Abesbatzen Eguna ospatuko dute Gasteizen, Arabatxok antolatuta. Arabako Haur Abesbatzen Federazioa da Arabatxo, eta bere enkarguz konposatu du Elberdin musikagile pasaitarrak Ametsen bidea. Lana 100 bat umek kantatuko dute, Jesús Guridi Kontserbatorioko Bernaola Orkestra eta Josu Elberdinek pianoarekin lagunduta. Iker Sanchezek zuzenduko du saioa. Kontzertua 12:30ean da, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioko Auditoriumean.