Lezoko haurrek nolako jaiak nahi dituzten erabakitzeko aukera izango dute
Ospakizunetan zer eta nola egin erabakitzeko aukera izango dute Lezoko haurrek jai batzordea osatzen duten eragileek eta udal ordezkariek hala erabakita. Horretarako hilaren 28an egingo den jai batzordean parte hartzera deitu dituzte bost eta hamabi urte arteko haurrak. Lezo Herri Eskolan izango da bilera 15:00etatik 19:00etara eta parte hartu nahi duten haurrek izena eman beharko dute martxoaren 26a baino lehen. Formularioa bete behar dute horretarako eta ikastetxean edo Kultura bulegoan entregatu.