Larregain sagardotegira joateko mendi irteera
Basari Elkarteak Larregain sagardotegira mendi irteera antolatu du apirilaren 5erako. 08:30ean irtengo dira, Gure Zumarditik. Antxo, Molinao, Txoritokieta, Floreaga, Astigarragako bentak, Frantsesillaga, Listorreta (hamaiketakoa) Malbasar eta Akola zeharkatuta, Larregain sagardotegira iritsiko dira irteera izena eman dutenek. Bazkaria, kaferekin (koparik gabe) 24 euro balio du. Prezioan Antxora itzultzeko autobusa dago.
Txartelak Izadin, Kamion, Kurlinkan, Leundan eta Mimosean izango dira. Salmentarako azken eguna apirilaren 3an izango da.