Hilaren 29an ekingo dio metroak saltzeari Antxoko Gure Esku Dago iniziatibak
Hilaren 29an aurkeztuko dute Pasai Antxon Gure Esku Dago, 12:30ean, Gure Zumardian. Ekainaren 8an, Durango eta Iruñea bilduko dituen giza katea parte hartzeko konpromisoa hartuko dute, modu honetan, iniziatiban bilduko diren antxotarrek, eta Pasaia eta Lezori dagokion 87. kilometroko -Sakanako Lakuntzan- metroak saltzeari ekingo diote. Metro bakoitza 5 euro balio du, eta Pasaiatik 400 bat lagun bildu nahi ditu hara joateko. Hilaren 29an, iniziatiba aurkeztearekin batera argazki kolektiboa aterako dutela iragarri dute antxotarrek.