Bi bilera deitu dituzte Oiartzunen,
eskubide sozialen kartaren harira. Lehenengoa, gaur (osteguna) izango da, 18:30ean, udaletxean. Bi gai jorratuko dituzte: bizitzaren mantentzea (bizitzaren sostengua, lanerako eskubidea eta enplegurako eskubidea) eta eskubide sozialak (etxebizitza, osasuna eta hezkuntza).
Bigarren deialdia hilaren 27an (osteguna) izango da, ordu eta toki berean. Kasu horretan, hizkuntza eta kultur eskubideen gainean hitz egingo dute lehenbizi, eta jarraian ingurumen eskubideei buruz: lurraldearen berrantolaketa soziala, elikadura burujabetza, ingurumen eskubideak…
Euskal Herri osoan egiten ari dira eskubide sozialaren gaineko eztabaidak. Egungo ereduaren aurrean, aldaketa sozial eta politiko bat bultzatu nahi dute, eta herriz herri antolatzen ari dira.