Belaunaldi berrien zuhaitzak landatuko dituzte
Arramendiko belaunaldien basoa 2013an jaiotakoen zuhaitzekin beteko da larunbat honetan, hilak 22 Guztira, 172 zuhaitz berri batuko zaizkie aurrekoei.
Lau txandatan landatuko dituzte zuhaitzak. Txanda bakoitzak bere ordutegia izango du, eta ordu horretan udaltzaingoaren egoitzan egon beharko du, hori izango baita elkargunea. Lehenengo txandakoek 10:00etarako egon beharko dute, bigarren txandakoek 10:45erako, hirugarrenekoek 11:30erako eta azken txandakoek 12:15erako.
Udalak gurasoei eskatu diete zuhaitz bakoitzeko bi heldu baino ez joatea eta txandak errespetatzea. Era berean, puntual izateko ere eskatu diete.
Gurasoek zuhaitzaren ezaugarri eta kokapen zehatzaren berri jaso ahal izango dute www.errenteriaenverde.net webgunean, haurraren izen-abizenak sartuta.
Halaber, bertan izango dira, Julen Mendoza alkatea, Luisma Diez Hirigintza zinegotzia eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotzia.
Lanak bukatutakoan aperitiboa izango da Pontikako erretiratuen elkartean.