Uztailaren 4ean hasi eta 8an bukatuko dira aurten Antxoko sanferminak, eta jaiak iragartzeko kartela, betiko legez, lehiaketa bidez hautatuko du Jai Batzordeak. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 12a bitartean egongo da zabalik. Kartel irabazlearen egileak 200 euro eta Leunda tabernan lau lagunentzako bazkaria hartuko ditu opari. Kartel irabazleak aurtengo jaiak iragartzeaz gain, urtero jaietan argitaratzen den aldizkariaren azala izango da. Lehiaketaren oinarrien inguruko informazio zabalagoa
udalaren webgunean topa daiteke.
Bestetik, aldizkarirako idazlanak Jai Batzordeak asteazkenetan 20:00etan azokan egiten dituen bileretara jo eraman behar direla gogorarazi du udalak, edo bestela, kultura departamendura. Jai Batzordearen hurrengo bilera bihar da, 20:00etan.