Euskaldarrak-en kosk egiteko prest
Datorren asteartean, hilak 25, aurkeztuko dute Euskaldarrak elkartearen gastronomia erakusketa, eta aurtengoa 29. ekitaldia izango da.
Iaz, Lezoko Ixkulin elkarteak irabazi zuen Brandada pil-pil erako bakailao takoarekin pikillo kremaren gainean izeneko platerarekin.
Sukaldari handiak pasatu ohi dira erakusketatik: Luis Irizar, Bernardo Beltran, Elena Arzak, Hilario Arbelaitz…