Etxebizitza zaharretan lapurtzen ari dira, ikusketa teknikoaren aitzakiz
Iruzurra egiten ari dira Hondarribiko eraikin zaharretan, ikusketa teknikoaren harira. Udalak eman du gaur abisua: “Bi pertsona, Eusko Jaurlaritzakoak direla esanez, etxe zaharretara joaten ari dira esanez ikusketa egin behar dutela, eta une horretan sartu eta lapurtu egiten dute”.
Horregatik, ikusketa horiek etxebizitzetako jabeek kontratatu behar dituztela argitu dute, aurretik egin behar dutela hori: “Eraikinen Ikusketa Teknikoak aurretik etxebizitzen jabeek kontratatu behar dituzte, eta eskumena duten teknikariek egin behar dituzte”.
Gai horren inguruan edozein zalantza duenak BAZ bulegora dei dezala, 943 11 12 13 telefono zenbakira.