HONDAEko kide bat, eraikinaren hormaren aztarnak garbitzen
Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak (HONDAE) miaketa batzuk egin zituen hilaren 8an Jaizkibelen eta aintzinako eraikin handi baten aztarnak agerian geratu ziren. Mertxe Urteaga Arkeolaneko zuzendariarentzat, “oso interesgarria” da aurkitutakoa eta indusketa zabalago bat egin beharko dela aurreratu du. HITZA bertan izan zen eta ostiralean horren berri emango du, papereko edizioan.