Bihar, elkartasunezko bakarrizketak
Eskualdeko zazpi artistek landu duten bakarrizketen saioa. Bidebietako Kontadoresen izango da, 19:30etik aurrera. Ikuskizunean ondorengo aktoreek parte hartuko dute: Ruben Arrospide, Santi Calzada, Jon Martinez Txiki, Aitor Navarro, Javier Ruiz, Mario Simancas eta Esther Uria. Txartelak 3 euro balio du, eta horrez gain borondatea jasoko dutela iragarri dute.